Alex Ubago
Alex Ubago gaztelaniazko musikako konpositore erromantiko maitatuenetako bat da. Donostiarrak ibilbide sendoa du, bere lehen diskotik (“¿Qué pides tú?”, 2001) arrakasta handiz garatu duena. Disko horrek milioika ale saldu zituen mundu osoan, eta bere konpositore ibilbide bikainaren hasiera markatu zuen.
Alexek Estatu Batuetako ASCAP Saria edo 2005eko Billboard Latinoa, diamantezko disko bikoitza, Ondas sariak, Musikaren sariak, Latin Grammy sarietarako hainbat izendapen eta Lo Nuestro sariak bezalako aintzatespen ospetsuak jaso ditu… Gaur egun, milioika eta milioika entzunaldi eta ikustaldi ditu plataforma digital nagusietan, eta sare sozialetan gehien entzuten eta jarraitzen den artistetako bat da.
Alexek nazioarteko hainbat lankiderekin kolaboratu du, hala nola Laura Pausini, Craig David, Amaia Montero, Sharon Corr, Paty Cantú, Raphael, Maite Perroni eta Luis Fonsirekin, baita Lena Burke eta Jorge Villamizarrekin batera (Alex, Jorge y Lena) sortutako musika-proiektu berezian ere, zeinarekin pop disko onenaren Latin Grammy sari entzutetsua irabazi baitzuen 2011n. Horrez gain, Disney-ren soinu-bandetan (“Sigo aquí” Treasure Planet-erako eta “Si humano fuera ya” The Princess and the Frog-erako) parte hartu du, edota La Voz saioan laguntzaile gisa (“co-coach”) aritu da hainbat herrialdetan.
Urte hauetan zehar, Alexek bira luzeak egin ditu Mexiko, Txile, Argentina, Kolonbia, Uruguai, Paraguai, Peru, Dominikar Errepublika, Costa Rica, Ekuador, Puerto Rico, Estatu Batuak eta Japonia ere zeharkatuz. Gaur egun, bere estreinako diskoaren (“¿Qué pides tú?”) 25. urteurrena ospatzen duen mundu mailako bira batean murgilduta dago.