Iseo & Dodosound, hamarkada bat musika eta zerumuga berriak
Hamar urteko ibilbidearen eta musika-eszenako proposamen berezienetako bat bezala finkatu dituzten lau albumen ondoren, Iseo & Dodosound-ek urrats sendoz jarraitzen dute euren soinu-bidaian. Nafarroako bikoteak, zuzenekoetan The Mousehunters haize-sekzio indartsuak eta garrantzi txikiagoa ez duen ikus-entzunezko proposamen batek lagunduta, elektronika, reggae eta trip hop-aren fusioa soinu propio, ezagungarri eta esentziadun bilakatu du.
2024an zehar, euren zuzenekoa Latinoamerikako eta Europako agertokietara eraman dute, nazioarteko publikoarekin duten lotura eta kontzertu bakoitza esperientzia zirraragarri eta emozioz bete bihurtzeko duten gaitasuna berretsiz.
Datorren urtea indartsu hasiko da bosgarren estudioko diskoaren argitalpenarekin, berriro ere osorik gaztelaniaz, eta Espainia barruko zein kanpoko aretoak eta jaialdiak zeharkatuko dituen aurkezpen-bira batekin batera iritsiko da. Iseo & Dodosound-en soinu- eta ikus-entzunezko unibertsoa goratzen jarraitzea agintzen duen etapa berri bat izango da.