MARTA SOTO
Marta Soto abeslari eta konpositore andaluziarra da. 2018an bere lehen diskoa kaleratu zuen, “Míranos”, eta horrekin 1. zenbakia izan zen Espainiako salmenta-zerrendetan. Bere abestirik ezagunena «Quiero verte» da, zeinak 9 milioi bisita baititu YouTube-n eta 14 milioi entzunaldi baino gehiago Spotify-n. ‘Tour Míranos’ birarekin gure herrialdeko hiri nagusiak zeharkatu zituen bi urtez, eta hiri gehienetan ‘sarrerak agortuta’ kartela zintzilikatu zuen. Horrez gain, Londreseko Royal Albert Hall aretoan eta Parisko Olympia Antzokian abesteko aukera izan du. 2022ko maiatzean bere bigarren diskoa argitaratu zuen: “Todo lo que tengo”. “Dirás” singlea erabateko arrakasta izaten ari da, irrati nagusietan etengabe entzuten ari baita, milioi bat entzunaldi baino gehiagorekin Spotify-n eta 700.000 bisita baino gehiagorekin YouTube-n. “Todo lo que tengo” bira abian da jada; datei eta sarrerei buruzko informazio guztia martasotooficial.com webgunean dago eskuragarri. Bere talentuari eta ahotsari esker, Marta egungo musika-panoramako izen propioen artean kokatu da, gaztelaniazko musikaren etorkizuneko izar handia bilakatuz.

Hurrengo kontzertuak