Alex del Toro 15 urte zituenetik musikaren munduan dabilen DJ eta ekoizle donostiarra da. Bere hiriko klub garrantzitsuenetako parte izan da; 5 urtez Bataplán Disco klubeko egoiliarra izan zen, eta ondoren Gu San Sebastián-en aritu zen. 2007tik Donostiako Zinemaldiko DJ ofiziala da.
Horrez gain, Alex Kike Sarasolaren Room-Mate Hotels kateko musika-aholkularia da 2011tik; katearen hotel ezberdinetarako saio pertsonalizatuak prestatzen ditu eta New York, Amsterdam, Miami, Madril edota Bartzelona bezalako hirietan aritu da. 2022an, Miarritzeko Carré Coast klub frantziar entzutetsuko egoiliar gonbidatuetako bat izateko aukeratu zuten berriro ere Alex; bertan, bere bertsio elektroniko underground-ena entzuteko aukera izango dugu, ‘IDKW’ izeneko bere proiektu pertsonalaren barruan.
Arteen munduko maitalea ere badenez, Alex “Chillida-Leku” museo enblematikoaren inaugurazioan kolaboratzen ikusi ahal izan dugu, edo Bokado-Arzak taldearekin lanean 16 Michelin izarreko afari batean Cristobal Balenciaga Museoan.
2011tik 2018ra bitartean “Bench” markak babestu zuen, eta “Space Ibiza on Tour” biran ordezkatu zuen marka hori, Camilo Francorekin batera. Alvarno diseinatzaileekin ere egin du lan hainbat desfiletarako, baita Heineken markarentzat ere, bai bakarrik, bai artista ezagunekin agertokia partekatuz.
Bere ibilbidean zehar, DJ honek konpositore ospetsuekin kolaboratu du, hala nola La Oreja de Van Gogh, Alex Ubago, Iván Ferreiro, David Feito eta abarrekin. Halaber, Nil Moliner, Sweet California eta Folamour bezalako artistentzat abesti originalak eta remix ofizialak sortu eta sinatu ditu.