José Mercé. Flamenkoaren kondaira bizia. Ibilbide artistiko bikaina, 1968an hasi zena eta 2022an ere arrakastak biltzen jarraitu duena; 19 disko argitaratu ditu. “El Oripandó” bere azken lan arrakastatsua da, eta honekin herrialde osoan zehar dabil biran. Josék aitorpen handiak ditu bere ibilbidean, hala nola DIAMANTEZKO diskoa milioi bat disko baino gehiago saltzeagatik, 2010eko Andaluziako Domina, edo Flamenko Lanari emandako ONDAS Saria (2000). San Dionisioko Zientzia, Arte eta Letren Errege Akademiako kidea da. Urrezko Taranto entzutetsua jaso du, 2016ko Cruzcampo Fundazioaren Compás del Cante saria, eta 2020an Flamenko Artista Onenaren Odeón Saria.
José Mercéren disko berria Antonio Orozcorekin batera egindako kontzeptualizazio, konposizio eta ekoizpen lan luze eta bizi baten emaitza da. Musikari bartzelonarrak bertan bildu ditu Cadizko cantaor-arekin eta haren familiarekin izandako bi urte eta erdiko elkarrizketak eta konfidentziak. Izaera biografiko nabarmena duen lana da, entzuleari elkarrizketa intimo hori helarazten diona. Bizitza bera, bere on eta txarrekin, flamenko-oinarri argia duten eta muga formal, generiko eta soinudunak gainditzen dituzten zortzi abestitan kapsulatua. Gainera, ilunpetik egunsentirako bidaia bat proposatzen du —horixe esan nahi du “Oripandó”-k kale hizkuntzan—, eta amaiera ireki batekin bukatzen da —”Alegría”—, existentzia bera den mirari sarritan ulertezin eta beldurgarri horretatik onena ateratzeko bidean aurrera egitera gonbidatzen gaituena. “Oripandó” José Mercéren beste jarrera-erakustaldi bat da. Musikari geldiezina, bere eztabaidaezinezko maisutzari eutsi beharrean, ikasten jarraitzea nahiago duena. Cantaor itzela da, eta, hasieran esan bezala, bere ofizioa maite eta ezagutzen duelako har ditzake bere gain halako erronkak.
DISKOGRAFIA: (1968) Cultura jonda – Bandera de Andalucía; (1983) Verde junco; (1987) Caminos reales del cante; (1991) Hondas raíces; (1994) Desnudando el alma; (1998) Del amanecer; (2000) Aire; (2002) Lío; (2004) Confí de fuá; (2006) Lo que no se da; (2007) Grandes éxitos; (2010) Ruido; (2012) Mi única llave; (2016) Doy la cara; (2018) De Verdad; (2022) El Oripandó.