Maren
Maren Bilbon jaio zen 2002ko azaroaren 30ean. Oso txikitatik hasi zen abestiak idazten jolas gisa, hau bere ogibide bihurtzeko asmorik gabe. Musika entretenimendu hutsa izateari utzi eta bere inguruan gertatzen zena komunikatzeko eta kudeatzeko modu bihurtu zen. Agian horrek bultzatu zuen hain gaztetatik bere abestietan lan egitera; hamalau urte besterik ez zituela, bere lehen EP-a kaleratu zuen, Alguien Sin Vergüenza. Uda hartan bertan hasi zen bere lehen kontzertu akustikoak ematen. Lehenengoak etxetik gertu izan ziren, eta, ondoren, Madril (Costello, Siroco, Búho Real) zein Bartzelonako (Sidecar) areto mitikoetara iritsi zen. Bere lehen jaialdian (Crystal Fighters-ek antolatutako Wave Rave) 16 urterekin soilik jo zuen. Gaur egun Bilbo eta Bartzelona artean bizi da; azken hiri honetan hasi zen bere proiektu profesionala garatzen, batxilergo artistikoa ikastera joan zenean. 2020an, bere 18. urtebetetzea zela eta, Marenek bere lehen kontzertua eman zuen talde batekin Bilboko Campos Elíseos Antzokian. Horrela, pandemia garaiko kontzertuei hasiera eman zien Donostiako Victoria Eugenia bezalako antzoki enblematikoetan. 2021ean bere lehen diskoa kaleratu zuen, Margaritas y Lavanda, Bartzelonako Arctic Wave Studion grabatua, eta Sergio Sastrek, Carlos Dueñasek eta Marenek berak ekoitzia. Margaritas y Lavanda bere buruarekin izandako elkarrizketa bat da; bertan, beldurrak eta denboraren joana aztertzen ditu, eta batzuetan gai korapilatsuagoei ironia ukitu batekin heltzen die. Diskoak zuzenekoetan eboluzionatu du. Nazio mailako jaialdietako kartelburuetan debutatu duen artista gazteenetako bat izan da, besteak beste: San San, Festival de Les Arts, Sonorama Ribera, Warm Up, Festival Jardín de las Delicias, Cooltural Fest, O Son Do Camiño, Cruïlla, Polar Sound eta Vida Festival… Diskoa argitaratu ondoren, Marenek EP bat konposatu zuen bere ama hizkuntzan, euskaraz. Begixek kapritxo bat eta bere kulturari egindako omenaldia izan zen, eta, gainera, bere zuzenekoetan noranahi eramaten du. EP honen atzetik “En el Túnel de Lavado” eta “Ojalá No Sea Verdad” singleak etorri ziren, bere hurrengo lanen bilakaeraren bidea marraztuz. Orain, 2024a urte hauetako lana bere bigarren iraupen luzeko diskoan (Qué Lástima) gorpuzten den unea da. “Amaiera (Lo Que Te Espera)”, “Corre Que El Rayo No Te Parta”, “Acostumbrarme” eta “Haría Lo Que Fuera (Menos Lo Que Tú Quieras)” bezalako singleen ondoren, bere ibilbidean bira berri bat emateko prestatzen ari da.

Hurrengo kontzertuak