MIA BERLIN
Mía Berlín Madrilgo artista eta konpositore gaztea da, eta industriaren arreta piztu du popez eta malenkoniaz beteriko bere abestiei zein konposiziorako duen talentuari esker. Izan ere, bere abestiak konposatzeaz gain, beste artista batzuentzat ere konposatzen du. Warner Music diskoetxearen eta Sony Music Publishing argitaletxearen babesarekin, Mía Berlínek Get In-ekin sinatu du orain, eta proiektura batuko da management eta booking bulego gisa bere laguntza emateko. Mía Berlín Madrilen jaio zen, baina New Yorken igaro zuen haurtzaroa, eta bertan garatu zuen txikitatik bere musika-heziketa eta abestiak idazteari ekin zion. Artista bera bereiziko duen eta kontatu nahi dituen istorioekin identifikatuko den pop-aren barruko soinu berri baten bila dabil. Azken urte honetan, artista ilusio eta maitasun handiz aritu da lanean bere hurrengo EPan. Estilo pertsonal oso argia izatea du ezaugarri, modu organikoan zein elektronikoan islatzen dena. «BERLÍN» izeneko EPa da, dagoeneko argitaratu dena eta bere kontzertuetan gozatu ahal izango duguna.

Hurrengo kontzertuak